29 MAR. 2019 BEGIRADA Kazetariaren lezioa ministro asaldatuari Hautsak harrotu ditu Deutsche Welle kate alemaneko “Conflict Zone” saioan Josep Borrellek izaniko jarrerak. Kataluniari buruzko galderekin hasi zen kalapita eta elkarrizketa uztear ere egon zen ministro espainola. Hurrengoan galdera «egokiagoak» presta zitzala esan zionean, Tim Sebastian kazetariak, lasai baina irmo, oinarri-oinarrizko lezioa eman zion: «Ez nago hemen zuk nahi dituzun galderak egiteko, ministro».