17 MAI 2019 BEGIRADA Ciudadanos-en ondotik, Fiskaltza dator orain Ser kateak aurreratu zuen eta Efe agentziak berretsi: Gipuzkoako Fiskaltzak ikerketa zabaldu du apirilaren 14an, hauteskunde kanpaina betean, Errenterian Ciudadanos-eko ordezkarien aurkako «mehatxu eta gorroto» deliturik izan zen argitzeko. Albert Riverak aurkeztutako salaketa baten ondorio da erabakia, hutsaren hurrengoa diren herrian ekitaldia egiteko inolako oztoporik izan ez zuten arren.