05 JUIN 2019 16AN, LAU GUNE ARMENTIAN ARABA EUSKARAZEN «Gertu» lelopean, gero eta gertuago dago Araba Euskaraz jaia eta antolatzaileek egitarauaren berri eman zuten atzo. Hilaren 16an da hitzordua Armentian. Azaldu dutenez, lau gune izango dira han. Armentia Ikastolan Haurren Hiria egongo da, eta hamaika jolas eta jarduera Prado parkean, Mineralen eta Armentiako zelaietan: ginkana, magia, tailerrak, artisautza, pailazoak eta Kolonbia, Bolivia eta Saharako doinuak, Joselu Anaiak, Skabidean eta Ze esatek! taldeekin batera, besteak beste. Jaizki FONTANEDA | FOKU