26 JUIL. 2019 BEGIRADA Aro politiko berri bati bultzada Galizian Atzo ospatu zen Dia da Patria, Galiziako Aberri Eguna. Eta 2020. urtean aro politiko berria irekitzea izan zuten ardatz. PP eta Feijoo boteretik kanporatzea aukera erreal bihurtuta, herritarrek BNG eta bere buru Ana Ponton sinpatiaz eta ilusioz ikusten dutela jakitun, herri oparo eta burujabe baten alde indarrak biltzeko eta Galiziari bultzada berria emateko unea orain dela azpimarratu zuten jai giroan.