GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Hondarribiko harresiari begiratu bat goitik... eta buruz behera


Freestyle modalitateko moto-kros erakustaldia egin zuten atzo arratsaldean Hondarribian, zezen plazaren eta harresiaren arteko eremuan. Maikel Melero espainiarraren (bost aldiz izan da munduko txapeldun) eta Greg Rowbottom ingelesaren hegaldi ikusgarriekin gozatzera lagun mordoxka hurbildu zen. Jauzi latzak (20 metrotik gora luze, eta dozena bat metroko altuera hartzen dutenak) egiteko balentria ere badute kirolari hauek. Herriko jaien egitarauaren barruan antolatutako erakustaldia izan zen.

Argazkia: Gorka RUBIO | FOKU