25 SEPT. 2019 BEGIRADA Zapi berdeak soinean Zinemaldian, Argentinan abortu librerako eskubidea aldarrikatuz Juan Solanasen “La ola verde” filma ikusi ahal izan zen atzo Donostian. Lanak abortuaren despenalizazioaren alde borrokan ari diren emakumeei ahotsa eman die. Zinemaldiak bat egin du Argentinan abortuaren legea onar dadin egin den aldarrikapenarekin. Iaz, Cannesen filma aurkeztu zenean egin bezala, Zinemaldian parte hartzen duten filmetako lantaldeei gonbita egin zien zuzendaritzak eta hautaketa batzordeak. Horri erantzunez, Kursaal auditoriumeko eskaileran bildu ziren, zapi berdeak soinean.