GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Elizaren estutasunak sexu gehiegikeriekin


Timothy Dolan kardinalaren aurpegierak dena esaten du: ez zuen gustuko izan atzoko agerraldia, New Yorkeko elizbarrutian gertatutako sexu gehiegikerien aurrean Eliza katolikoak neurririk hartu duen argitzeko Barbara Jones epaileak osaturiko txostenaren berri ematea tokatu baitzitzaion. Eta txostena positiboa zen, atera kontuak! Kasuok ilunpean zeudenean ez zen halako estutasunik...