09 NOV. 2019 BEGIRADA Harresiak eraikitzen jarraitzearen zentzugabekeria Berlingo harresia erori zela 30 urte betetzen dira gaur. Ordutik hona munduan zehar harresi kopurua igo besterik ez da egin. Israel ari da horietako bat Zisjordanian eraikitzen; 2002an hasi zituen oraindik amaitu ez diren lanak. Palestinarren lurrak erdi-erditik zatitzen ditu hormak. Argazkiko emakumeak, bere lurretan oliba uzta biltzeko ere, Israelgo Armadaren baimena behar du.