GARA Euskal Herriko egunkaria
EUROAGINDUEI BURUZKO PROZESUAK PARISEN

Pla Espainiaratzeko atea parez pare zabaldu du Parisko Kasazio Gorteak

Madrilgo Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua onartuz Dei Auzitegiak azaroaren 20an harturiko ebazpenaren kontra defentsak aurkeztu zuen helegitea atzera bota zuen atzo Parisko Kasazio Gorteak. Aldiz, Hendaiako Udalbatzak aho batez onartu zuen bertan bizi den David Pla ez entregatzea eskatzen duen mozioa.


Parisko Kasazio Gorteak bidea parez pare zabaldu zion atzo Auzitegi Nazionalak eginiko eskaerari: bere eskuetan uzteko David Pla, frantses Justiziak ezarritako bost urteko kartzela zigorra bete ondoren joan zen apirilean libre atera zena.

Fernando Grande-Marlaskak epaile zelarik izenpetu zuen euroagindua 2011koa da, eta Pla Osnyko espetxetik atera aurretik berrabiarazi egin zuen Madrilek. Agindu horretan «frantses lurraldean» gertaturiko ustezko delituak leporatu zizkion Plari orain jarduneko Justizia ministroa den Marlaskak.

Hala, 2010ean Hendaian atzeman eta gero aske utzi zutenean geroago ETAk izendatu zuen konponbiderako ordezkaritzako kide izan zen Plaren aurka eginiko akusazio berdinak idatzi zituen espainiar jujeak.

Frantses Poliziak birritan ezeztatu zuen euroaginduak jasotzen zuen informazio nagusia. Hala, Landetan bilera klandestino batean parte hartu izana egotzi zion Marlaskak preso ohi nafarrari. Alta, frantses Poliziaren txostenen arabera, 2008ko maiatzaren 17an, Plak ezin zuen egon ustez Mimizango hirian gertatu zen bileran, egun horretan Fresneseko kartzelan zegoelako, Aitzol semearekin, Kizkitza Gil de San Vicente bikotekideari bisita egiten.

Defentsak auzian ezarritako informazioak ezeztatu beharrean, horiek argitzea espainiar auzitegien egitekoa dela azpimarratu zuen Dei Auzitegiak. Plaren defentsak atzo Kasazio Gorteak baliaturiko argudioak zehatz-mehatz ezagutzen ez bazituen ere, ziur da epaitegiak harturiko erabakiaren ondoren Pla noiz Espainiaratuko duten zain gelditu dela. Izan ere, agindua ez da zertan berehala bete. Auzitegiaren esku geratuko da neurri handi batean erabakia.

Frantziar Justiziak harturiko erabakiaren harira, Hendaiako Udalbatzak mozio bat onartu zuen, aho batez, Kasazio Gortearen erabakia arbuiatzen duena eta Justizia Ministerioari euroagindua ez aplikatzeko eta Pla Hendaian bizi dadin eragiteko eskatzen duena.

Kotte Ezenarro auzapez sozialistari egokitu zitzaion lehenik eta behin «Hendaiako herritarra» Espainiaratua izateko arriskuaz ohartzen zuen adierazpena irakurtzea. Preseski Hendaian 2010ean atxilotu eta egun gutxira aske utzi zuten Plak azken urteotan igaro behar izan duen ibilbide judiziala xehetasun handiz jasotzen du mozioak. Horrekin batera, frantses Poliziak zein auzitegiek eginiko txostenak eta ebazpenak aipatzen dira. Finean, nafarraren defentsak auzian zehar baliatu zituen elementuak aintzat hartuz.

Hainbat pasartetan ETAren desarmatzeari begira eta horren ondotik erakundearen desegite prozesua onera eramateko prozesuan Plak izandako funtzio esanguratsua aipatzen da, bide batez konponbide prozesuaren alde bereziki Ipar Euskal Herrian eratutako gehiengo zabalari aipamena eginez.

Pla eta haren senide eta lagunak presente izan ziren bilkuran. Bozketa amaituta, Ezenarrok eskatu zion Plari zutik jartzeko; hautetsiek eta bildutako herritarrek txaloz hartu zuten eta auzapezak zorte ona opa zion.

El fallo sobre los cuatro mandatos contra Urrutikoetxea, el 8 de enero

La Sala de Instrucción del Tribunal de Apelación de París analizó el pasado 13 de noviembre las cuatro demandas presentadas por la Audiencia Nacional española cara a conseguir la entrega de Josu Urrutikoetxea.

El fallo sobre las dos euroórdenes debía conocerse ayer, pero finalmente se sabrá el 8 de enero. Según informó el hijo del preso de Ugao, Egoitz Urrutikoetxea, finalmente la decisión sobre las euroórdenes se hará coincidir con el fallo sobre las demandas de extradición que pesan sobre el histórico dirigente de ETA, detenido el 16 de mayo en los Alpes franceses y recluido actualmente en la prisión de La Santé.

En todo caso, las decisiones que comunique el Tribunal de Apelación el 8 de enero no modificarán la situación del preso vizcaino, al tener carácter provisional, toda vez que cabe interponer recurso. M. U.