02 JAN. 2020 KLIK Itsasoan murgilduta hasi dute urtea Angelun Ehunka bainularik itsasoan murgilduz hasi dute urtea Angelun. Bosgarren urtea da, urtarrilaren 1eko eguerdiarekin, jendea Urrezko hondartzara joan eta uretan sartzen dela. Tradizio bilakatzen ari da, pixkanaka, gazte, heldu eta edadetuak, hotzari aurre eginez, urteko lehenengo egunean Kantauri itsasoan murgiltzea. Eta hori ospatzeko, eta beroan sartzeko, jakina, xanpainarekin egin zuten topa parte-hartzaileek hondartzan bertan. Argazkia: Guillaume FAUVEAU