04 JAN. 2020 KLIK Sumatran jaio da inoiz neurtu den lorerik «handiena» 111 zentimetroko diametroa duen Rafflesiaren barietate bateko lorea da ustez inoiz neurtu den handiena, 107 zentimetroan ezarria zegoen bere errekor propioa gaindituta. Tuan-mudae barietatearen ale hau urte berriarekin batera jaio zen, Maninjauko naturaren kontserbazio eremuan, Indonesiako Sumatra uhartean. Rafflesia loreek ez dute hostorik, ezta ia zurtoinik ere; metrotik gorako diametroa eta 10 kilo baino gehiagoko pisua duten bost petaloko loreak dira. Argazkia: AFP