10 JAN. 2020 KLIK Izaro Andres arduratuko da 2020ko txotx garaia irekitzeaz Sagardotegi garaia ate-joka dugu. Asteazkenean eginen dute irekiera ofiziala Astigarragako Alorrenean eta aurten Izaro Andres kantariak hartuko du ohitura honen ardura. Sagarrondoa landatzeaz gain hitza ere hartuko du mallabitarrak. 26 urte baino ez izan arren, ohituta dago dagoeneko jende aurrean aritzera. Ibilbide oparoa osatzen ari da azken urteetan. Oraingoan, baina, abesteaz gain, denboraldiko lehen oihua ere bere kargu egonen da. Txotx! Argazkia: Iñigo URIZ | FOKU