GARA Euskal Herriko egunkaria
EUROKOPA BILBON

Topaketak Durangon eta manifestazioa Bilbon, «Eurokopa honi ez!» adierazteko


Aurreko martxoaren 26an aurkeztu zuten Bilbao 2020 Eurokopa Honi Ez! dinamika, San Mames zelaiaren kanpoaldean, aurtengo ekainean Bilbon jokatuko den Eurokopari aurre egiteko asmoa plazaratzeko.

Dinamika martxan jarri zutenetik, Euskal Herri osoan aurkezpenak egiten ibili dira, Eurokopari ezetz esateko arrazoiak azaltzeko: «Langile klasearen esplotazioa areagotzen duelako, euskal selekzioari ofizialtasuna ukatzen diolako, emakume langileak sufritzen duen biolentziaren areagotzea edo Euskal Herriko kaleak faxistez eta indar polizial armatuez betetzea».

Erabakia «burgesia autonomistak bultzaturiko estrategia orokorrago baten baitan» kokatuz, Euskal Herrian existitzen den «kontrakotasuna» adierazteko bi jomuga aurkeztu zituzten atzo dinamikako kideek. Martxoaren 14an topaketa nazionala egingo dute Durangon. Bertan, kirolaren eta politikaren harremanaren inguruko mahai-ingurua, bazkaria, kalejira eta kontzertuak (Odolkiak Ordainetan, Brigade Loco eta Egurra ta Kitto) izango dira. Tiketak otsailetik aurrera egongo dira eskuragarri. Eta martxoaren 28rako manifestazio nazionala deitu dute Zabalburu plazatik, «antolakuntzaz aurre egin, Eurokopa honi ez!» lelopean.