01 FéV. 2020 BEGIRADA Inbertsio beharrezko eta geroraezina Gasteizko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Epaitegiak instalazio berriak izango ditu. Aldaketen helburu nagusia biktimak babestea da. Antolakuntza berriak bermatuko du eraso matxista jasan dutenek ez dutela erasotzaileekin topo egingo. Horretaz gain, umeentzat egokitutako gune bat ere izango dute bulego berriek. Lan eta Justizia sailburu Maria Jesus San Josek esan duenez, Gasteizkoa gainerako epaitegiak egokitzeko eredu izango da. Hori bai, dudarik gabe, inbertsio beharrezko eta geroraezina.