01 FéV. 2020 KLIK Omenaldi beroa Beatrice Molle-Haran kazetariari Politikari, kazetari eta pertsonaia ezagun asko bildu zen atzo Mediabask komunikabideak Urruñan duen egoitzan, Biarritzen jaio eta Hendaian hazi zen 64 urteko kazetariari beraien esker ona adierazi nahi baitzioten erretiroa hartzen zuen egunean. Radio Euskadi, “Diario Vasco” eta EITBn lanean aritu ostean, “Le Journal du Pays Basque” kazetan lan egin zuen eta, ondoren, Mediabask proiektuan barneratu zen. 2016ko abenduan Luhuson atxilotu zituzten bake artisauetako bat izan zen. Argazkia: Guillaume FAUVEAU