22 FéV. 2020 BEGIRADA Jimeno Jurio, memoriaren aldeko langile nekaezina Jose Maria Jimeno Jurio paregabeak lan eskerga egin zuen Nafarroak sufritu zuen errepresio frankistaren inguruan. Atzo, Nafarroako Gobernuak eta Pamiela argitaletxeak artaxoar etnografo eta historialariak jasotako 3.500 testigantza biltzen dituen lana aurkeztu zuten. Ezinbesteko memoria ondarea, Nafarroako liburutegi publiko guztietan irakurgai egongo dena.