25 FéV. 2020 BEGIRADA Kazetaritza librea jokoan Londresen Wikileaks erakundearen sortzaile Julian Assange AEBetara estraditatzeko epaiketa hasi zen atzo Londresen. Washington-eko ordezkaria hasieratik ahalegindu zen auziaren markoa aldatzen, «adierazpen askatasunaren aitzakiarekin» ezin zaielako, bere hitzetan, «terroristei informazioa» eman. Kazetaritzaren etorkizunerako gakoa izanen da erabat politikoa den auzi hau.