29 FéV. 2020 BEGIRADA M-3: zigorgabetasuna, estatu afera Inflexio puntu baten aurrean gaudela adierazi zuen atzo Martxoak 3 elkarteak. Izan ere, martxoaren 20an, Poliziak sarraskia eragin eta 44 urtera, Rodolfo Martin Villa ministro frankista inputatu bezala deklaratzekoa da, hori bai, epaile argentinar batek deituta. Estatuko instituzioen 44 urteko utzikeriak garbi uzten du sarraskia eragin zutenen zigorgabetasuna estatu afera dela.