10 MAR. 2020 BEGIRADA Zaldunbordaren gaineko kexuak, Batzar Nagusietan Hondarribiko Udalak Zaldunbordan egin nahi duen «makro-outlet»-aren kontrako plataformako kideak Gipuzkoako Batzar Nagusietan izan ziren atzo, saltoki erraldoiaren eraikuntzari buruzko beren ikuspuntua eta eskaerak aurkezten. Instituzioek eragile sozialei eta herritarrei ateak irekitzea positiboa da; batik bat, horien ahotsa aintzat hartzeko bada. Are gehiago, halako proiektu polemikoetan.