GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Athleticetik Bilboko auzoetara,Iñigo Cabacas gogoan


Igandean bete ziren zortzi urte Ertzaintzak Iñigo Cabacas athleticzalearen heriotza eragin zuen pilotakada jaurti zuenetik. Athleticek berak, baita orduko Ibai Gomez eta Koikili jokalari txuri-gorriek ere, gogoan izan zuten Europa Leaguen sailkatzea lortu izana ospatzen ari zirenen kontrako karga polizial basatian pilotakada hilgarria jaso zuen Cabacas. Eta gauean, horma ugaritan –irudian Bilbao Zaharrean– eta balkoi ugaritan ‘‘Pitu’’ zenaren aurpegia proiektatu zuten.

Argazkia: Aritz LOIOLA | FOKU