20 AVR. 2020 KLIK Gerizpe ororen beharra dago erauntsitik babesteko Halako krisirik aspaldi ikusi gabea zen mundua. Hain globala, hain erraz zabaltzekoa, hain neurri zorrotz eta muturrekoak hartzera derrigortu gaituena... Babes orok ematen du oraintxe gutxitxo horrelako erauntsiaren aurrean. Tegucigalpako (Honduras) gizaseme honek ere horrela ulertu du, itxura batean: aho-sudurrean maskara, zuhaitzaren gerizpea eta grafitiko neskatoaren aterkiaren babesa, denak balio dio. Argazkia: Orlando SIERRA | AFP