23 AVR. 2020 BEGIRADA Pandemia errefuxiatu guneetan Drone batek egindako argazkian Idlib iparraldean dagoen errefuxiatu eremu bat ikus daiteke. Bederatzi urte pasa dira jada Siriako guda hasi zenetik, eta milioika siriarrek ihes egin behar izan dute etxetik. Errefuxiatu eremuak gainezka daude eta masifikazioagatik eta bizi baldintza penagarriengatik isolamendua ezinezkoa da. Nola aurre egin, gertatuz gero, Covid-19aren agerraldiari?