07 MAI 2020 KLIK Adio ilargiari eta kaixo eguzkiari, Jaizkibeletik Bada jendea goizean goiz jaiki eta, eguneroko egitekoen aurretik, kirola egiteko edo paseotxoa emateko ohitura duena. Itxialdiaren aurretik horrela zen, baita konfinamendu garaian ere. Akaso gehiago. Egunsentiak baditu goiztiar horientzat altxor eder askoak: freskotasuna, lasaitasuna... eta ilargia lotara nola doan eta eguzkia nola esnatzen den zuzenean ikusteko pribilegioa. Argazkilariak Jaizkibel (Gipuzkoa) aldera jo zuen atzo eguneko estreinako argiak begiz jotzeko: Pasaia aldera jarri, eta ilargia sartu; Lapurdi ingurura begiratu, eta eguzkia atera. Prezio berean. Esandakoa: pribilegioa. Argazkiak: Andoni CANELLADA | FOKU