16 MAI 2020 BEGIRADA Kolonizazio odoltsuaren memoria Atzo, Nakba, «Hondamena», oroitu zuten palestinarrek. Duela 72 urte, inbasio militar eta kolonialaren ondorioz, Israelgo Estatua jaio zen. Milioi bat palestinar etxegabetu zituzten edo ihes egin behar izan zuten. Argazkian, Mahmoud Abu Deeb gerrillari ohia, kalaxnikov zaharra eta etxeko giltza erakusten, 1948an etxea, lurra eta bizitza galdu zuten errefuxiatu palestinarren ikurra.