19 MAI 2020 REAL Etapa oparo baten amaiera Gonzalo Arconadak Realaren aulkia utziko du, baina Zubietan jarraituko du lanean. Taldea bere lehen titulua irabaztera gidatu zuen. Amaia U. LASAGABASTER Gonzalo Arconadak Realaren aulkia utziko du. Klub txuri-urdinak atzo iragarritakoarekin, etapa oparo bati amaiera ematen zaio: taldearentzat, Arconadaren zuzendaritzapean bere historiako lorpenik handiena ospatu baitu, eta teknikariarentzat berarentzat ere, emakumezkoen futbolean izan duen lehen esperientziak atsekabe gutxi eta poztasun asko eman baitizkio. Orain, gertu jarraitu arren, beste arlo baten bilatuko ditu: Zubietako kirol egituran lan egingo du hemendik aurrera, jokalariaren banakako garapen unitatean, hain zuzen ere. Itxi berri duen etapak utzitako ondarea ez da nolanahikoa. Izan ere, berak gidatu zuen talde donostiarra bere historiako lorpenik handiena ospatzera, iaz Kopa eskuratuz. Horri esker, gainera, Espainiako Federazioak berreskuratutako Superkopan parte hartu ahal izan zuen Realak. Kasu honetan ere, finalera heldu zen Levante gainditu ondoren, Bartzelonaren aurka jipoi mingarria sufritzeko izan bazen ere. Ez da talde gipuzkoarrak bere zuzendaritzapean eskuratutako titulu bakarra: iazko udan bigarren aldiz irabazi zuen Euskal Herriko Kopa, aspaldiko partez Athletic finalean menderatuz. Ligari dagokionez, goranzko ibilbidea gauzatu du Realak bere eskutik. Arconada 2017ko azaroan heldu zen talde zuri-urdinaren aulkira. Emakumezkoen taldearen aulkira, hobeto esanda, gizonezkoena ezagutzen baitzuen –bi hilabete besterik eman ez bazituen ere–. Izan ere, klub berberean gizonezkoen zein emakumezkoen lehen taldeak zuzendu dituen entrenatzaile bakarra da. Orain dela bi urte eta erdi Juango Arregiren lekukoa hartu zuenean, eskarmentu handiko teknikaria zen, esperientzia guztia (80ko hamarkadan hasi zen entrenatzen) gizonezkoen futbolean pilatu bazuen ere. Horrek zalantzak sortu zituen hasieran. Lortu dituen emaitzek, berriz, denak uxatu dituzte. Zortzigarren postuan amaitu zuen, hain zuzen ere, 17/18 denboraldia, zuri-urdinen ardura azaroan hartu zuenean azken postuan zeunden arren. Iaz, eta Kopako emozioek nolabaiteko ordaina exijitu zuten arren, zazpigarren postuan amaitu zuen Liga. Eta aurten, lehiaketan jokatutako hogei jardunaldien ostean –eta otsaileko egutegi nekagarriak egindako mina ahaztu ezinik–, seigarrena amaitu du taldeak. Baina etapa hau amaitu da, Arconadak berak plazaratutako agur gutunean esan zuen bezala. Teknikariak azaldu zuenez, «aste batzuetako hausnarketaren eta eztabaidaren ondoren, agur esateko unea» iritsi zaio, bi denboraldi eta erdi hauetan «esperientzia handiak» bizi izan ondoren. «Une latz» batzuk ere izan dituela onartu zuen, baina baita «zoragarriak» eta «nirekin eramango ditudan oroitzapen handiak» ere. Eskerrak eman zizkien «bide honetan hurbiletik lagundu» duten teknikari, prestatzaile eta langileei, Garbiñe Etxeberriari bere «konfiantzagatik», klubari «aukera emateagatik», zaleei «taldeari baldintzarik gabe laguntzeagatik», komunikabideei eta, noski, jokalariei ere bai. «Entrenatzaile eta pertsona hobea izaten lagundu didate», esan zuen. Realak ez du Arconadaren ordezkoaren izena jakinarazi, baina zurrumurruei jarraituz, Zubietan bertan egon daiteke. Primeros entrenamientos en grupo Los cinco equipos vascos de Primera realizaron ayer los primeros entrenamientos de la llamada “Fase 3” del protocolo establecido por LaLiga, que permite llevar a cabo ejercicios en grupos de hasta diez jugadores. Fue la principal novedad de la jornada, dejando atrás las sesiones individuales que se venían haciendo hasta ahora. Osasuna, por ejemplo, informó de que la plantilla se dividió en tres grupos, entrenando con 45 minutos de diferencia. El primer grupo estaba formado por Rubén, Nacho Vidal, David García, Herrando, Iñigo Pérez, Javi Martínez, Torres, Jose Arnaiz y Enric Gallego. El segundo por Juan Pérez, Iñaki Álvarez, Unai García, Raúl Navas, Lato, Moncayola, Darko, Kike Barja y Adrián. Y el tercero por Herrera, Roncaglia, Aridane, Estupiñán, Oier, Fran Mérida, Rubén García, Rober Ibáñez y Cardona. «La verdad es que se agradece el poder entrenar ya con compañeros y poder estar cerca de ellos», reconocía Enric Gallego tras la sesión. En la Real, por su parte, el trabajo grupal sirvió para comprobar que Illarramendi y Zurutuza entrenan por ahora al mismo ritmo que sus compañeros.GARA EMAITZAK Arconadaren eskutik, Realak Kopa irabazi zuen, Superkopako finalera heldu zen eta Euskal Herriko Kopa eskuratu zuen bigarren aldiz. Ligan, goranzko ibilbidea markatu du. ESKERRAK Realeko teknikarien eta langileen laguntza eskertu zuen. Baita klubak emandako aukera, zalen babesa eta, batez ere, jokalariek eskainitakoa ere. «Entrenatzaile eta pertsona hobea izaten lagundu didate», esan zuen.