26 MAI 2020 BEGIRADA Gure irakurleak, gainerakoak baino indartsuago? Atzo, kioskoetan ezohiko irudia ikusi ahal izan genuen: GARA ez beste egunkari guztiek azala berdina zuten, espainiar Osasun Ministerioaren publizitatearekin. Gizarte Segurantzarekin zorra ordaintzeko existitzen gara. Gure irakurleek, ordea, ez dute koronabirusari buruzko informazioa jasotzeko eskubiderik. Komunikabideak eta herritarrak honela diskriminatzea ez da bidezkoa.