GARA Euskal Herriko egunkaria

Koronabirusak Erresuma Batuaren zatiketa areagotzea lortu du

Brexitaren erreferendumaren emaitzek eta Europar Batasunetik irteteko negoziazioek Eskozia eta Irlandako Iparraldea Ingalaterratik aldendu zituzten. Boris Johnson lehen ministroak pandemiaren inguruan, eta orain deseskalatze prozesua dela eta, aurrera daraman gestio aldrebesak mesfidantza areagotu du, baita Galesen ere. Erresuma Batua, inoiz baino sakabanatuago. Eta Brexitak Downing Street-era eraman zuen Johnson, gero eta ahulago.


Boris Johnson lehen ministro britainiarrak koronabirusari erantzuteko hartu zuen lehen erabakiak –konfinamendurik ez egitea jendea kutsatu zedin talde immunitatea lortze aldera–, ia-ia hilerrira eraman zuen Londreseko alkate ohia bera.

Ordurako atzera egin behar izan zuen eta jendea etxetik ez ateratzeko agindua eman zuen. Berandu, egun Britainia Handia gaitzak gehien kolpatu duen herrialdeen artean baitago.

Giroa ez da baretu egungo deseskalatze prozesuan. Eskozian eta Galesen kezkatuta daude Johnsonen gestio aldrebesarekin. Hango poliziek Ingalaterratik doazen ibilgailuak behatuko dituzte, eta lan kontuengatik edo urgentzia bategatik ez bada Ingalaterrara itzularazteko agindua dute.

Galesek eta Eskoziak 1997an eskuratu zuten autonomia, Tony Blairren gobernuaren agindupean. Horrela, bada, osasungintza Cardiffeko eta Holyroodeko gobernuen eskuetan dago. Ingalaterrarekin lurreko mugarik ez duen Irlandako Iparraldean ere osasun zerbitzuak Stormonteko exekutibora transferituta daude. Beraz, hiru lurraldeek neurri propioak hartu dituzte. Eta, inkesta guztien arabera, Ingalaterrak baino gestio hobea egin dute.

Deseskalatze erritmoa

Orain ere ez daude deseskalatze prozesuarekin eta erritmoekin ados. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, inkesta guztietan txalotuak, lau fasetako deskonfinamendua iragarri du eta ez du eskolarik irekiko hurrengo ikasturtera arte –abuztuaren 11n hasiko da–.

Erabaki horrek berebiziko garrantzia du sekulako iskanbila sortu duen eztabaidaren barnean. Sindikatuak, gurasoen elkarteak, maisuen eta medikuen elkargoak eta hainbat udal, Manchesterrekoa tartean, bat datoz ekainaren 1etik aurrera eskolara itzuli beharraren arriskuaz ohartarazteko orduan.

Lanera itzultzea, dendak eta tabernak zabaltzea eta turismoa bultzatzea tentu handiz egitearen alde azaldu dira eskoziarrak, galestarrak eta (ipar) irlandarrak.

Eta Johnsonek berak ere amore eman behar izan du. Ez baitu indarrik ere «Union Jack» delakoa osatzen duten herrialdeei koronabirusaren aurreko erantzun bateratua inposatzeko.

Ingalaterraren kontua

Hasieratik ikusten zen Brexita Ingalaterraren auzia zela. Erreferendumaren emaitzek premisa hori baieztatu egin zuten. Eskoziarrek eta (ipar) irlandarrek Europar Batasunean geratzearen alde bozkatu zuten. Galesen ere ziurrenik Brexitari ezezkoa gailenduko zatekeen, mugan bizi diren milaka eta milaka ingelesen bozengatik izan ez balitz.

Erresuma Batua are gehiago sakabanatu du pandemiak eta pandemiaren gestioak.

Londreseko alkatea izan zen Johnsonek lortu zuen bere ametsa, Downing Streetera iristea alegia, Brexitari esker. Hori baitzen, eta ez EBetik irtetea, bere helburu bakarra.

Orain Erresuma gero eta txikiagoan agintzen du. Eta nekez, Keir Starmer laboristen buruzagi berria 10. zenbakiari ate joka baitu. Luze egingo zaizkie Johnsoni eta Erresuma Batuari ondorengo lau urteak.

Johnson avala a Cummings tras burlar el confinamiento

El primer ministro británico se niega a destituir a Dominic Cummings, su principal asesor y artífice de la victoria del Brexit, pese a que la prensa destapara el pasado fin de semana que no respetó las restricciones en vigor el pasado marzo, cuando condujo más de 400 kilómetros con su esposa afectada con síntomas de covid-19 y su hijo a casa de sus padres, en Durham.

Cummings justificó el viaje por el temor a contagiarse y en busca de soporte familiar para cuidar de su niño de cuatro años. Pero la prensa dominical publicó testimonios de que que también visitó el 12 de abril Barnard Castle, turística localidad a unos 48 kilómetros de Durham, donde se le volvió a ver el 19 de abril.

El líder del Partido Laborista, Keir Starmer, definió el aval a Cummings como «un insulto a los sacrificios hechos por los británicos». La ministra principal de Escocia, Nicola Sturgeon, acusó a Johnson de anteponer sus «intereses políticos al interés público» al respaldar al arquitecto del Brexit.D.L.