GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Arduragabekeriaren aurpegia


Brasilgo presidente ultraeskuindarra momentu txarra pasatzen ari da. Lehen unetik era esplizituan covid-19a mespretxatu du. Bere gobernuak ez du pandemiaren kontrako neurririk hartu eta, aste gutxiren buruan, bi Osasun ministrok dimisioa aurkeztu dute. Brasilen egunez egun egoera okerrera doa eta Jair Bolsonaroren arduragabekeria herriak ordainduko du.