30 MAI 2020 BEGIRADA Somalian arrantza berpizten ari da, baina... Kontinenteko kosta kilometro gehien dituen herrialdea da Somalia. Arrantza oparoa dago bere uretan, baina hiriburutik arrantzaz betetako hegazkinak atera eta kanpoko itsasontziek bertako urak ustiatzen zituzten bitartean, herrialdean azken hamarkadetan milaka pertsona hil dira goseteen ondorioz. Arrantza berpizten ari da orain, baina, 2020an, biztanleriaren herenak gosea pasatzen jarraitzen du.