27 JUIN 2020 BEGIRADA Bigarren mailako biktimei aitortza Funtzionario publikoen esku trauma ikaragarria pairatu zuten milaka lagunak oso urrun daude egia eta justizia ezagutzetik. Nork praktikatu zuen tortura? Nork agindu? Nork onartu? Ez dago ez errepikatzeko bermerik sikiera. Baina atzo, Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko Egunaren harira, Gasteizko Legebiltzarrean aitortza plaka bat jarri zuten. Oso gutxi izanda, bada zerbait.