07 JUIL. 2020 BEGIRADA Beste sute bat Gasteizko udal zabortegian 2000. urtean, Jaurlaritzak zabortegien gaineko kontrola arindu zuen. Orain, otsailean gertatutako hondamendian erantzukizun zuzena duen Verter Recycling enpresari Zaldibarko zabortegia handitzeko baimena eman berri dio. Gasteizko Udalak ere Gardelegi handitu nahi du beste 200.000 tona zabor gorde ahal izateko. Atzo sute bat piztu zen Gardelegin, bigarrena aste batean. Konfiantza sentiarazten duten kudeatzaileak?