14 JUIL. 2020 BEGIRADA Pandemian ere irabaziak pilatu dituzte batzuek 2020ko lehen sei hilabeteak ez dira mundu guztiarentzat txarrak izan. Huaweik atzo iragarri zuenez, bere salmentak %13 igo ditu. Estatu espainolean, adibidez, ordenagailu eramangarrien salmentak %175 hazi ziren konfinamenduak iraun bitartean. Huaweiren etekin garbiak %9,2 igo dira. Telelana dela, pandemiaren aurkako borroka dela, enpresa teknologikoak beti irabazle.