18 AOûT 2020 BEGIRADA Bertako biztanleek esplotazioari traba egiten diote Kayapo tribuko kideek BR163 autobidea moztu zuten atzo Novo Progresso hiritik hurbil, Para estatuan, Amazoniaren erdian. Pandemiari aurre egiteko Gobernuaren aldetik izan duten laguntza falta salatu zuten. Bide batez, legez kanpoko deforestazioa gelditzea exijitu zuten. Badirudi Amazonia esplotatzen jarraitzeko bertako biztanleek traba egiten dutela eta sobera daudela.