27 AOûT 2020 BEGIRADA Bakerik ez Kolonbian Asko dira azken urteotan paramilitarrek (edota Armadak berak) eraildako lider sozialak eta gerrillari ohiak. Abuztuan, 46 herritar hil dituzte hamar sarraskitan: indigenak, lider sozialak, ekologistak, gerrillari ohiak, bai eta zenbait adingabe ere. 2016an, FARCek eta Kolonbiako Gobernuak bakea sinatu zuten. Gerrillak borroka armatua utzi zuen, baina ez da bakerik herrialdean.