29 AOûT 2020 BEGIRADA Katua errazegi sakatzen duten polizia gehiegi nonahi Nathaniel Julius, 16 urteko gazte afrikar ezindua, joan den ostegun gauean hil zen, Eldorado Parken, Johannesburg hego-mendebaldeko auzo pobretu batean. Polizia batek tiro egin zion egindako errekerimenduari erantzun ez ziolako; ez zuen kontuan izan gazteak dibertsitate funtzionala zuela. Badirudi mundu osoan Poliziari lelo berria jarri diotela: «Lehenik tiro egin, gero galdetu».