03 SEPT. 2020 BEGIRADA Hizkuntza gutxituak: borroka ala heriotza geldoa Txinako Gobernuak erabaki du Mongoliarekin muga egiten duen probintzian gaurdaino mongolieraz irakatsi diren hiru ikasgaiak ere mandarinez irakastea. Biztanleen %16 soilik dira mongol etniakoak, baina komunitate horretan erabateko haserrea eragin du neurriak. Erabakiak ehunka gurasoren mobilizazioa eragin du, hainbatek seme-alabak eskolara eramatea errefusatzeraino.