GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Ruandako heroia, auzipetuta


Genozidio ikaragarri baten erdian 1.200 ruandar salbatzea lortu zuen Paul Rusesabaginak, bere bizitza eta bere familiarena arriskuan jarriz. “Hotel Rwanda” filmak eman zuen ezagutzera bere historia gerora. Irregularki atxilotua izan ostean, Kagame presidentearen kritiko sutsua den Rusesabaginak epaitegian deklaratu behar izan zuen atzo bere kontrako hamahiru «terrorismo» kargu tarteko.