10 OCT. 2020 KLIK Gure Eskuren «Tripontzia», euskal kulturgintza sustatzeko “Tripontzia: burujabetzara bidean” komiki digitala eta Urteberriko zozketa aurkeztu zituen atzo Gure Eskuk. Ane Labaka (Nerea Ibarzabalekin batera komikiaren idazlea), Unai Gaztelumendi ilustratzailea, Gotzon Barandiaran eta Amalur Alvarez izan ziren agerraldian eta, jakinarazi zutenez, lanaren irabazien zati bat euskal kulturgintza «babesteko» eta «ikuspegi estrategikoak sustatzeko» proiektu batera bideratuko dute. Komiki digitala dagoeneko salgai dago. Argazkia: Juan Carlos RUIZ | FOKU