18 OCT. 2020 KLIK Zirkuaren dantza, Recirquelen eskutik Ostiralean egin zuen Recirquel konpainia hungariarrak “Solus Amor” ikuskizun berriaren estreinaldia, Bence Vagi arte-zuzendariaren gidaritzapean, etxean: Budapesteko Arteen Jauregian, Arte Garaikidearen Jaialdiaren baitan. Munduan barrena arrakasta dezentekoa du Recirquelek, zirku garaikidearen eta dantza klasikoaren arteko bere proposamena dela-eta. «Zirkuaren dantza» izena ere jarri dio hainbatek. Argazkia: Attila KISBENEDEK | AFP