26 NOV. 2020 BEGIRADA Frantziar Errepublika, gero eta itxiago Astelehenean, etxerik gabeko ehunka errefuxiatuk Pariseko Errepublika plazan kanpatu zuten, aurreko egunetan Poliziak hainbat kanpaleku hutsarazi zituelako etxebizitza alternatibarik eskaini gabe. Poliziak bortizki desegin zuen protesta, eta horrek istiluak eta Gobernuaren kontrako kritika oldea eragin du segurtasun lege polemikoaren eztabaidaren testuinguruan.