GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Hemen ez da inor libratzen


Abenduaren 14an, Pedro Sanchez eta Emmanuel Macron Eliseoko jauregian bildu ziren, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen 60. urteurrenaren karietara. Atzo, presidente frantsesak positibo eman zuen koronabirusaren proban eta, ondorioz, espainiar gobernuburua eta azken egunetan Macronekin bildu diren beste hainbat goi agintari europar berrogeialdian daude.