GARA Euskal Herriko egunkaria
BESTE PRESO BAT ETXEAN

Lorentxa Beyrie aske da, 20 urteko espetxe zigorra bete ostean

Ia 20 urteko zigorra beteta, arratsaldeko seietan iritsi zen Euskal Herrira Lorentxa Beyrie. Lehen harrera Baiona eta Kanbo arteko biribilguneetan ziren herritarrek egin zioten. Gaur egingo dioten ongietorri ekitaldiak Suprefeturaren eta Udalaren baimena jaso du.


Goizeko 9.15ean atera zen Lorentxa Beyrie Euskal Herritik 683 kilometrora dagoen Roanneko espetxetik ia 20 urteko kartzela zigorra bete ostean. Lehen harrera 18.15ean jaso zuen Baiona zeharkatzen duen autobidetik atera zenean, hileko azken ostirala izaki, euskal presoen etxeratzea eskatzeko elkarretaratzeak Baiona eta Kanbo arteko biribilguneetan egiteko deia zabaldu baitzen.

Horrela, itzulgune bakoitzean bi buelta ematen zituen Beyrieren autoak eta lagunak agurtzen zituen leihotik, baina gelditu gabe; izan ere, presa apur bat zuten, arratsaldeko zazpietan ezarria baita etxeratze agindua Ipar Euskal Herrian, eta Kanbora garaiz iritsi nahi zuten.

Ongietorri ofiziala, ordea, gaur 14.00etan jasoko du Kanboko Baratze Publikoan. Ekitaldia, gainera, Suprefeturaren eta Herriko Etxearen baimenarekin egingo da; beraz, arazorik gabe egin ahal izango da, betiere osasun neurriak errespetatuz.

Zigorra osorik beteta

Lorentxa Beyrie 2001eko abenduaren 12an atxilotu zuen Polizia frantsesak Gers departamenduko Auch hirian, Juan Ramon Karasatorre, Jose Ramon Lete eta Miren Orkolagarekin batera. Epaitua izan ostean 27 urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta gaur irten da Euskal Herritik 683 kilometrora dagoen Roanneko espetxetik.

Hiru bider ukatu zioten baldintzapeko askatasuna preso lapurtarrari; lehenik 2013an, jarraian 2016an eta azkenik 2019an. Azken epaia berezia izan zen; izan ere, baldintza zorrotzekin, baina Kanboko presoa baldintzapean aske uztearen alde agertu zen epailea. Aitzitik, prokuradoreak helegitea ezarri zuen azken unean eta Beyrie espetxean atxiki zuten.

2019ko urriaren 15ean eman zuen Parisko Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak azken epaia; Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzaren argudioekin bat eginez, «delituan berrerortzeko arriskua» argudiatu zuen epaileak eta baldintzapeko askatasuna ukatu zioten.

25 preso Estatu frantsesean

Euskal Herritik gertu emakumeentzako espetxerik ez dagoela argudiatuz, Estatu frantsesak oraindik urruneko espetxeetan gatibu mantentzen ditu emakumezko lau euskal preso: Izaskun Lesaka, Ainhoa Ozaeta eta Iratxe Sorzabal Reau Sud Francille espetxean dira egun, Euskal Herritik 925 kilometrora, eta Itziar Moreno bilbotarra bakarrik dago Renneseko kartzelan, Euskal Herritik 795 kilometrora.

Mutilen kasuan, Mont de Marsango espetxean zen Ander Mujika donostiarra aske geratu ostean, guztira 21 dira Estatu frantsesean gatibu dituzten gizonezko euskal presoak. Horietatik zazpi Mont de Marsanen dira, Euskal Herritik 260 kilometrora, hamaika preso Lannemezango kartzelan daude, 330 kilometrora, eta beste bi Mureten dira, 425 kilometrora. Horiez gain, Josu Urrutikoetxea etxeko atxiloaldian dago.

Estatu frantsesean diren euskal presoen artean badira datozen hilabeteetan askatasuna berreskuratu behar dutenak; esaterako, Didier Aguerre. Egun Lannemezanen den Pagolako presoa 2001eko irailetik dago gatibu eta oraindik irteera data zehatza ezarri ez badiote ere, laster ateratzekoa da.

 

Salbuespenari eusten dioten neurri guztiak ezabatzeko lan egingo dute Etxeratek eta Sarek

«Euskal preso politikoei legedi arrunta aplikatzea da eskatzen duguna, etxera lehenbailehen etor daitezen». Hala adierazi zuten Etxeratek eta Sarek atzo, apirileko azken ostiraleko mobilizazioetan. Nahiz eta, adierazi zutenez, lekualdatzeen erritmoa «motela eta sumingarria» den sarri, presoak Euskal Herri ondoko espetxeetara eta, kasu batzuetan, bertakoetara lekualdatzeak «amaiera eman beharko lieke 30 urtetik gorako sufrimenduari, urruntzeari eta sakabanatzeari».

«Beraz, eszenatoki berri baterantz goaz, presoentzat eta guretzat egoera hobea ezagutzen ari gara, eta hemendik aurrera, euskal gizartearen eta eragile politiko eta sozialen bultzadak fruituak eman eta Espainiako Estatuaren blokeoa apurtzen denean, salbuespenari eusten dioten gainerako neurriei amaiera emateko lanari ekitea planteatzen dugu», gaineratu zuten.

Hala, «kondena luzeak eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 19 presoen eta haien familien sufrimenduarekin» amaitu behar dela ohartarazi zuten eta Mikel Arrieta errenteriarraren kasua aipatu, adibide gisa. «21 urte daramatza espetxean eta iaz bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak iragarri berri du Soriatik Martutenera hurbilduko duela, baina aske utzi beharko luke bere gaitz kroniko larria baldintza egokietan tratatzeko bere ingurukoen ondoan».

Joseba Arregiren kasua ere ekarri zuten gogora. Oñatiarrak 75 urte ditu eta 29 urte daramatza espetxean: «Onartezina da oraindik kalea zapaldu gabe jarraitzea».

Agustin Azkarate eta Joseba Sarrionandia itzuli ondoren 33 erbesteratu eta 8 deportatu geratzen direla salatu zuten herritarrek, plazaz plaza egindako elkarretaratze hauetan. Erbesteratu eta deportatuak «preskripzio-epeak luzatzeko joko zitalak eta abokatuei informazio juridikoa ukatzeak markatutako linbo batean harrapatuta» daudela azpimarratu zuten. Aldarrikapen argia egin zuten: «Itzultzeko garaia da».

Amaitzeko, 80 udalerritan baino gehiagotan Euskaldunako Akordioa berretsi izana «begi onez» ikusten dutela adierazi zuten bi elkarteek. Akordioa EAEko sindikatu guztiek eta gehiengo politikoak lortu zuten abenduan, salbuespenezko espetxe politikari amaiera emateko helburuz.

Iruñean 104 lagun batu ziren, Irunen 56, Oiartzunen 41, Ugaon 53, Urduñan 32, Burlatan 43, Berrizen 28, Gernikan 25, Getarian 27, Durangon 90, Areson 13, Mutrikun 55, Zornotzan 35, Garesen 30, Sondikan 7, Usanolon 23, Elorrion 62, Lekeition 82, Zumaian 65, Muxikan 18, Beasainen 50, Villabonan 75, Deban 44, Antzuolan 35, Bermeon 30, Elgetan 26, Zaldibian 73, Soraluzen 49, Ermuan 57, Lizartzan 54, Irurtzunen 18, Zuian 26, Ondarroan 135, Aulestin 64, Bakion 29, Iurretan 42, Hernanin 173, Igorren 65, Zarautzen 90, Etxarri-Aranatzen 60, Lasarten 105, Amurrion 60, Busturian 15, Erandion 41, Berangon 20, Sopelan 51, Asteasun 15, Arrankudiagan 39, Andoainen 93, Algortan 83, Lezon 38, Ikaztegietan 16, Leioan 52, Bergaran 43, Portugaleten 70, Oñatin 51, Alegian 22, Muruetan 9, Eibarren 90, Erromon 36, Legorretan 25, Arbizun 37, Galdakaon 79, Zizurkilen 20, Larrabetzun 94, Laudion 22, Usurbilen 89, Donostian 95, Orozkon 21, Irunberrin 35...GARA

 

Dos presos a Euskal Herria, otro a Soria

Tres presos más van a ser repatriados o acercados a Euskal Herria según el anuncio hecho ayer por la Secretaría General de Instituciones Penitenciarias. Dos de ellos serán repatriados: se trata de Aurken Sola, de Donibane (Iruñea), que será trasladado de Burgos a la cárcel de la capital navarra, y de Irkus Badillo, de Ugao, que estaba hasta ahora en el centro penitenciario de Alacant y pasará a Basauri. Badillo ha recibido finalmente el tercer grado tras su batalla legal.

Por su parte, Mikel San Sebastián será trasladado desde la cárcel de Murcia hasta la de Soria y se le ha concedido el segundo grado penitenciario. Cuando se materialicen estos traslados y otros pendientes desaparecerán del mapa de Etxerat, por tanto, las cárceles de Murcia y de Alacant (Villena y Foncalent), muy utilizadas en estas tres décadas largas de dispersión. En Murcia sigue, no obstante, un preso político vasco, el txantrearra Patxi Ruiz.

En el corredor mediterráneo, solo en Castelló-I hay dos presos vascos y al sur de Madrid quedan también ocho miembros de EPPK y otros tres que abandonaron el Colectivo. En consecuencia, las dos repatriaciones elevarán el número de presos en cárceles vascas (o en su domicilio en prisión atenuada) a 45, dado que en la actualidad son 43, aunque algunos movimientos anunciados con anterioridad están todavía sin ejecutarse.GARA