GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Eskubide kontuetan neutraltasuna ez da neutrala


UEFAk ez du Allianz Arena estadioa ostadarraren koloreekin argiztatuko, Alemania-Hungaria partidan. Municheko alkateak argizta dezatela eskatu du Hungariako LGTB komunitatearekiko elkartasunez, homosexualen eskubideak murrizten dituen bertako lege berriari erreferentzia eginez. UEFAk «neutraltasuna» darabil aitzakia gisa. Norbaitek gogorarazi beharko lioke «neutraltasuna» zapaltzailearen alde kokatzeko era bat dela.