GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Martz ez da Banksy


Martzel Nascimento Martz zornotzar muralgileak herriko kaleetan egin dituen horma-irudi guztiak Udalaren aginduz ezabatuak izan dira. Gainera, Udalak 2.300 euroko isuna jarri dio. Muralak Banksyk egin izan balitu, EAJk gobernatzen duen Udalak turismoa erakartzeko baliatuko lituzke street art-aren izenean. Baina Martz ez da Banksy, eta, erabaki arbitrario baten ondorioz, artea kalean egiteagatik zigortu dute.