KLIK

Lurra, katedral baten barrunbeetan zintzilik

Egunotan Elyko (Cambridgeshire, Ingalaterrako ekialdean) katedralean sartzen denak ezusteko galanta hartuko du. Bere handitasun horren itzalpean, sabaitik zintzilik, Lurraren erreplika handi bat babesten du (7 metroko diametrokoa). Luke Jerram artista ingelesaren lana da, “Gaia” izenburuduna. Bisitariek bakarrik ez, abadeek ere (argazkikoak bezalaxe) ez diote azpian jartzeko tentazioari eusten.

Argazkia: Oli SCARFF | AFP