GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Zuma, espetxera


Azkenean, egoera muturreraino eraman eta gero, Jacob Zuma Hegoafrikako presidente ohiak bere burua entregatu zuen herenegun eta hamabost hilabeteko zigorra betetzeko espetxeratu zuten. Bederatzi urteko agintaldian pilaturiko ustelkeria salaketen aurrean ez du aurpegia ematerik nahi izan Zumak. Kasuak bere alderdia, Afrikako Kongresu Nazionala, kolokan uzten du.