GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Lotsagarria eta onartezina


Richard Branson enpresaburu aberatsak ordubete eskaseko espazio-bidaia egitea lortu du Virgin Galactic-en ontziarekin. Beste aberats bat, Jeff Bezos, aurreratu du turismo espazialaren buru izateko lasterketan. Plazer bidaia batean milaka tona erregai fosil gastatzeak, planeta literalki sutan denean, ondo baino hobeto agertzen du pertsona horien maila eskasa.