GARA Euskal Herriko egunkaria
ESKUBALOIA

Hil ala biziko partida jokatu behar du Bera Berak gaur bertan Paris 92ren pistan

European Leagueko joaneko partidan lortutako berdinketa (27-27) emaitzaona da, 16.00etatik aurrera, itzulerakoan, kanporaketa gainditu ahal izateko.


Super Amara Bera Berak azken urteetan erakutsi du ez duela mugarik. Liga, Kopa eta Superkopako titulu ugari bildu ditu palmaresean, baina igande honetan beste erronka handi bat dute donostiarrek: European Leaguen aurrera egitea.

Hil ala biziko itzulerako partida jokatu behar dute Imanol Alvarezen jokalariek Paris 92-ren etxean (16.00). Emaitza ona atera zuten Gascan, berdinketa lortu baitzuten (27-27), nahiz eta momentu askotan hiru goleko errentak izan zituzten gipuzkoarrek.

Hitzordu garrantzitsuen aurrean Bera Bera ez da ikaratzen den horietakoa. Aurrean izango duen taldearen aurrekontua donostiarrena baino handiagoa da. Gainera, frantziarrek errekurtso eta Europa mailan esperientzia gehiago izan ditzakete. Baina joanekoan berdinketa lortu izanak zerbait esan nahi du: Bera Bera onenen artean ere egon daiteke.

Kanporaketan aurrera egiteko, Fernandesen abiadura eta abilezia beharko ditu talde donostiarrak. Brasildarrak sei gol sartu zituen Gascan, eta berarekin batera, bere herrikide Cardosok lau gol eta Poloniok beste bost egin zituzten.

Imanol Alvarezek Eli Cesareoren duda du. Espainiako selekzioarekin lesionatu zen jokalaria eta gakoa izan liteke, bai erasoan bai defentsan sailkapen historikoa lortzeko. Horretarako, gol gehiago izango duen berdinketa bat edo garaipena behar du Issy les Moulineaux kiroldegian.

Arazoak bidaian

Taldea atzo bertan abiatu zen Parisera. Autobusez Biarritzeko aireporturaino joan zen, baina klubak Twitter bidez jakinarazi zuenez, EasyJet konpainiak adierazi zien «arazo teknikoak» izan zituela eta Milanetik zetorren hegazkina hartu beharko zutela, 17.00ak aldera.

Gran triunfo de Anaita y Zuazo, otra dura derrota

Helvetia Anaitasuna sumó ayer un brillante triunfo en casa ante el Ángel Ximénez Puente Genil (36-23) y ya suma cuatro victorias y un empate en los últimos cinco encuentros. Los dos puntos de ayer en la Catedral se consiguieron tras madurar el choque tras el empate a siete en el minuto 11. Ya para el descanso los iruindarras mandaban 21-12 en el marcador y Ander Izquierdo fue el gran protagonista, con 10 goles.

Por su parte, Zuazo tuvo una especie de «déjà vu» al jugar un gran partido ante el Gijón, pero terminó cayendo por muy poca diferencia (29-27), como ya le ocurriera hace pocos días contra el Guardés. GARA