GARA Euskal Herriko egunkaria
ESKUBALOIA

Maldan gora jarri da kanporaketa

Errumaniarrak bigarren zatian suspertu eta donostiarrak ez dira gai izan etxekoen defentsa aurreratu eta mistoa gainditzeko.  


RAMNICU VALCEA 34

BERA BERA 28


EHF European League txapelketako multzoko fasea jokatzeko atarira iritsi zen Bera Bera Paris 92 taldearen pistan erakustaldia eman ostean. Erakustaldia izan ziren ere Ramnicu Valcearen etxean jokatu zituen lehendabiziko minutuak. Zur eta lur utzi zuen Bera Berak etxeko taldea, hain harrituta laugarren minuturako hutsartea eskatu behar izan zuela Bent Dahl entrenatzaileak. 0-3ko partziala jasota, zauria estali nahi zuten errumaniarrek, baina kosta zitzaien bai giltza aurkitzea. Paris 92ren aurkako itzulerako partidan Esther Arrojeria izan bazen gehien nabarmendu zen jokalaria, atzoko lehen zatian ere bere gidaritzapean oso fin aritu zen taldea, Fernandesen jaurtiketa indartsuekin eta Cesareoren piboteko borrokarekin batera. Baina, finean,  Arrojeria zen giltza.

Lehendabiziko zortzi minutuetan 1-7ko partziala lortu zuen Bera Berak. Ramnicu Valceak zortzi minutu horietan zortzi eraso huts egin zituen eta bigarren gola ez zen zortzigarren minutura arte iritsi. Iryna Glibkok saihestu zuen sekulako kolpea izan zitekeena eta, minutuak pasa ahala, Liscevicen laguntza ere aurkitu zuen. Liscevic, hain zuzen ere, defentsako lanean protagonista bihurtu zen entrenatzaileak defentsa mistoa egiteko agindu zienean errumaniarrei. 71. zenbakiari egokitu zitzaion Arrojeriaren gainean egotea eta, ondotik, Bera Beraren minutu txarrenak etorri ziren. Zortzi minutuan gol bakarra egin zuen –eta bera penaltiz, Hernandezen eskutik– eta, hala, etxeko taldeak partida 12-12 berdintzea lortu zuen, hasieran aurka jasotako 7-1eko partziala Bera Berari itzulita.

Arrojeria partidatik kanpo geratzen ari zela ikusita, Boada sartu zuen pistan Alvarezek eta emaitza eman zion aldaketak, katalana kantxaratu eta lau gol egin baitzituen taldeak, etxekoek bakarra egin zuten bitartean. Hala, neurketako lehen makalalditik bizirik atera ziren donostiarrak, bigarren zatia hiru goleko abantailarekin hasteko prest. Lehen bi erasoetan huts eginda, baina, neurketa estutzen hasi zitzaien gipuzkoarrei. 5-2ko partzialarekin neurketako bigarren berdinketa ezarri zuten etxekoek markagailuan 37. minutuan, eta beste bost minutu soilik behar izan zituzten aurrea hartu eta aldeak handitzeko.

Sei gol iraultzeko erronka

Etxeko taldea gero eta hobeto ari zen bitartean, Bera Bera ez zen burua altxatzeko gai, egoerari buelta ematerik ez zuen lortzen. Errumaniarrek ez zuten alferrik galdu aukera eta zazpi eta zortzi goleko aldea ere lortu zuten. Bi partidako kanporaketa izanik, garrantzitsua zen oso gol diferentzia eta Alvarezen taldea markagailua txukuntzen saiatu zen, baina presak ez zion batere lagundu. Neurketa bera ere erabat hautsi zen eta horren erakusle da bi taldeek lorturiko gol kopuru handia –guztira 62 gol sartu zituzten–. Bera Berak egindako 28 golak ere garrantzitsuak izan daitezke balizko berdinketa bat lortzen bada emaitza orokorrean itzulerako partidan, baina, lehen erronka, sei gol horiek iraultzea izango da. Zaleen bultzada ezinbestekoa izango da.

Bidasoa afianza el segundo puesto liguero

El MVP del mes de octubre, José Manuel Sierra, que apura sus últimos meses como deportista profesional, comandó al Bidasoa-Irun a un valioso triunfo con 19 paradas y un 40% de acierto en la cancha de Granollers (28-34), con lo que el cuadro irundarra afianza su segunda posición en la liga.

El guardameta de 43 años ha dejado sin opciones de un Granollers que fue de más a menos, superado por un Bidasoa que completó un gran encuentro en todas las facetas. Liderados en ataque por Salinas y con el acierto de Sierra bajo palos, estuvieron cerca de romper el partido antes del descanso.

No arrancó bien Bidasoa en la segunda mitad, cediendo varios contraataques al cuadro local para apretar el partido. Jácobo Cuétara tuvo que parar el partido con 19-20 en el marcador. Tras el parón, apretó de nuevo los dientes y con variedad de soluciones ofensivas, volvió a tomar cinco goles de ventaja, 22-27 a falta de un cuarto de hora. GARA