GARA Euskal Herriko egunkaria
LEHEN MAILA

Txapeldunen Ligako postuetan jarraitu nahi du Athleticek


Vallecaseko garaipenarekin sailkapeneko hirugarren postura iritsi ondoren, Txapeldunen Ligako postuari eustea du helburu Athleticek etenaldiaren aurreko jardunaldian. Helburu eskuragarria teorian, Lehen Mailan garaipenik lortu ez duen talde bakarraren bisita hartuko baitu Lezaman (11.00). Baina Iraia Iturregik ohartarazi bezala, Sporting de Huelva gainditzea «ez da erraza. Hiru gol besterik ez dituzte sartu, baina horiekin bost puntu lortu dituzte. Gauzak oso ondo egin beharko ditugu».

Yulema eta Valdezate deialdira itzuli dira. Bestalde, sarrera doakoa izango da gaur Lezaman.